Patricio Arriaga Goenaga

  • Egoera zibila: ezkonduta
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Lezo (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Errenteria (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1907-08-09
  • Heriotza-data: 2000-xx-xx
  • Lanbidea: Papergilea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: EAJ/PNV

Oharrak:28 urte 1936an

Familia-harremanak:Gurasoak: Félix eta Dolores / Emaztea: Ana Ugalde

Biografia:

Lezokoa jaiotzez, Errenteriako bizilaguna zen. Ezkondua zegoen eta 28 urte zituen gerra hasi zenean. Papergilea zen lanbidez eta EAJko kidea. Gerra hasi zenean, alderdiarekin egon zen eta ez zuen herritik ihes egin. Papelera Españolako administratzailaren arabera, atxilotu zuten arte lanean jarraitu zuen Errenteriako fabrikan.

1937ko uztaialaren 29an atxilotu egin zuten bere aurkako salaketa bat zela eta. 1936ko uztailaren amaieran Agustinetan hil zituzten erreketeen aferagatik prozesatu zuten, matxinada militarrari laguntza ematea egotzita. Prozesu luzea izan zen, hutsune askorekin eta bost errenteriar izan ziren auzipetuak. Lekukoek kontakizun orokor bateratu bat zuten, baina, erreketeen heriotzen erantzuleak seinalatzeko orduan, ez zetozen bat, bakoitzak bertsio bat baitzuen.

Prozesuaren hasieran, 1937ko azaro inguruan, Agustinetako erreketeen hilketak argitzeko testigantzak eman zituzten gehienak (guztiak inguruko baserrietako bizilagunak ziren) Ondarretan atxilotuta egon ziren 1938ko urtarrilaren 18ra arte. Askatuak izan ondoren, gainera, 8 egunean behin Errenteriako Guardia Zibilen postura joan behar izan zuten. 1937ko azaroaren 9an beste errenteriar bat atxilotu zuten, lekuko bezala eta Ondarretan egon zen 1938ko maiatzaren 5era arte. Gero, astero Errenteriako Guadia Zibilarenetik pasa beharko zuen.

Epaiketa baino lehen, Ondarretako espetxean ia 3 urte bete zituen Patriciok. Bere askatasuna behin baino gehiagotan eskatu zuen eskutitz bitartez, bere errugabetasuna argudiatuz. 1940ko maiatzaren 11n espetxealdi arinduko erregimenean irten zen Ondarretatik. Trukean, 8 egunetik behin Errenteriako Guardia Zibilaren postutik pasatzeko betebeharra zuen. Urte bereko ekainaren 11n fiskaltzak heriotza zigorra eskatu zuen beretzat. Baina ziurrenik, amaierako sententzian, zerikusirik eduki zuten 1939an zehar bere alde hitz eginez idatzitako eskutitzek. Hondarribiako eta Errenteriako Falangeko bi kidek, informazio buruak, eta Errenteriako parrokoak idatzi zituzten eskutiz horiek. Azkenean 1941eko azaroaren 28an epaitu zuten Patricio Arriaga. Bi hilabete lehenago, irailaren 10ean, berriro sartu zuten Ondarretan, epaia argitu artean. Epaiketan absolbitu egin zuten eta berriro eskuratu zuen askatasuna.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa > Espetxe zigorrak. Aginte frankisten Gerra-kontseilua

  • Egilea: Gerra-kontseilua
  • Tokia: Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta)
  • Data: 1937-07-29 / 1941-11-28

Delituak

Delitua Data Tokia Prozesamendua Igorlea Kondena Epaiaren data Kondena kommutatua Kommutazio data Oharrak
Matxinada militarrari laguntza ez dago erabilgarri Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) Gerra-kontseilua Heriotza zigorra 1940-06-11 Absoluzioa 1941-11-28

Frogaren elementuak

  • Erregistroa. Iturria: Aranzadi datu basea. - (Aranzadiko datu basea).
  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoaren biktimak Lezon 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-935801-2-4). - (Bibliografia).
  • Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). (Ref. Sumarísimo de Urgencia 1315/37). - (Gerra-kontseilua).

Oharrak:
1940-05-11 espetxealdi arinduarekin ateratzen da

Frogaren elementuak

  • Erregistroa. Iturria: Aranzadi datu basea. - (Aranzadiko datu basea).
  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoaren biktimak Lezon 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-935801-2-4). - (Bibliografia).
  • Urgentziazko Prozedura Sumarisimoa. Iturria: IV Tokiko Auzitegi Militarra (Ferrol). (Ref. Sumarísimo de Urgencia 1315/37). - (Gerra-kontseilua).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana