Proiektua

Frankismoko krimenengatiko zigorgabetasuna onartezina da, eta ez ziren Gerra Zibilean bakarrik gertatu” (Fabián Salvioli, Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermeei buruzko Nazio Batuen Erakundeko Errelatore Berezia, 2018 eta 2024 bitartean).

AURKEZPENA

Azken urteetan zehar, Gerra Zibila eta ondorengo diktadura frankistari dagozkion ikerketak gauzatu dira euskal geografia osoan zehar memoria historikoa berreskuratzeko asmoz. Tokian toki, instituzio publikoek, ekimen-pribatu zein partikularrek bultzatu dituzte ikerketa horiek, garatu ahal izateko leku bakoitzeko baldintza materialen araberako prozedurak erabili direlarik. Aplikatutako metodologiak gora-behera, Hego Euskal Herriko historia garaikidean berebiziko garrantzia izan duen garaia ahanzturatik berreskuratu ahal izan da. Izan ere, Gerra Zibilean eta Frankismoan gertatutakoa ezagutu eta ezagutaraztea funtsezkoa da Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatarien Bulegoak ezarritako oinarrizko eskubideak osatzeko. Honakoak dira oinarrizko eskubide horiek: Egia Jakiteko EskubideaJustiziarako Eskubidea eta Erreparaziorako Eskubidea.

Horri dagokionez, Aranzadi Zientzia Elkarteak Hego Euskal Herriko udalerri ezberdinetan Gerra Zibilean eta Frankismoan gertatutakoa aztertzeko hainbat ikerketa historiko eta proiektu gauzatu ditu. Bien bitartean, geografia espainiar osoko 300 hobi komunetatik 5.000 gorpu hobitik atera eta berreskuratu ahal izan ditu metodologia arkeologikoaren bitartez. Lan hauen helburua Hego Euskal Herriko txoko guztietako gertakari beliko eta politikoak zein herri bakoitzean gatazka armatuak eta ondorengo diktadurak zein ondorio eduki izan zituen ezagutzea da. Oinarrizko helburua, ordea, giza faktorean sakontzea da. Horretarako ikerketa guztietan – proiektu honetan barne – testigantzak jaso dira garai hura bizi izan zutenei edota gerraren ondorioz hil edo errepresioa jasan zutenen zuzeneko senideei. Izan ere, Gerra Zibilean eta Frankismoan gertatutakoa ezagutzeko ez da aski narrazio historiko orokorra eratzea edota ondare higiezinen aztarnen garrantzia azpimarratzea (adibidez Burdin Harresiarena edota Elgetako lubakiena). Kontakizun orokorretik tokiko historiara eta historia pertsonaletara jaistea beharrezkoa da.

Kontuan izan behar dugu, ildo horretatik, Jon Mirena Landa Gorostiza Euskal Herriko Zuzenbide Penaleko katedradunak ezarritako pautak: gerran zehar tropa frankistek gauzatutako krimenak eta garaileek gerra ondoren egin zituztenak, ez ziren kasu isolatuak edo gerra testuinguruan gauzatutako bere onetik ateratako kasuak izan. Aitzitik, iturri historikoek nabarmentzen dutenez, krimen horiek populazio zibilaren aurkako krimentzat har daitezke, Erromako 7. Estatutuan jasotzen denaren zentzuan. Hau da:

“(…) jarrera batean inskribatutako krimenak bezala. Jarrera horiek 1. parrafoan aipatzen diren ekintzak [erailketa, sarraskia, esklabotza, deportatzioa, espetxeratzea…] dira. Populazio zibilaren aurka egitea, Estatu baten politikarekin adostasunean edo antolakunde batek eraso edo politika hori gauzatzeko adostasunean egitea.”

“Erasoaren” definizioa Krimenen elementuak deritzon dokumentu batekin osatzen da:

“Ez da beharrezkoa ekintza horiek eraso militarrak izatea. “Erasoa egiteko politika” bezala ulertzen dena ondokoa da: Estatuak edo antolakuntzak populazio zibilaren aurkako “erasoa” sustatu edo aktiboki bultzatzea.

HELBURUA ETA METODOLOGIA

Proiektu honen helburu nagusia 1936 eta 1978 urteen artean errepresio frankista jasan zuten pertsonak identifikatzea da, Memoria Historiko eta Demokratikoaren arloko Euskadiko eta Espainiako egungo legediaren gomendioei jarraituz. Dena den, giza eskubideen nazioarteko zuzenbideari eta antifrankismoa suspertzen hasi zenetik indarkeriazko ekintzen larritasunari eta diktaduraren erantzun errepresoreari erreparatuta, motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketa larrien biktimak ere identifikatu dira, eta, zehazki, diktadura erregimenak subertsibotzat edo terroristatzat jotzen dituen talde armatuak. Horregatik, ETAk eragindako 1960tik aurrera dokumentatutako bi hildako bakarrak sartu dira: Rafael Recaola Landa eta Emilio Guezala Aramburu.

Hala eta guztiz ere, egiten dugun lanak errepresaliatutako milaka euskal pertsonari izen-abizenak jartzera eraman gaitu, Etxetxo Elkarteak azken urteotan egindako ikerketa historikotik abiatuta batez ere. Lan hori gabe, web-tresna hori ez litzateke gaur egun posible izango. Beraz, Lezokoak bezalako ikerketei esker, hainbat tresna garatzen dira herritarrek eta instituzioek egia jakiteko, gertatutakoa zentsurarik gabe ezagutzeko, garai edo autoretza zehatzen arabera indarkeria desberdinak ezkutatu gabe. Ondorioz, gertatutako guztiaren, izandako indarkeria guztien eta biktima guztien ezagutza osoa jasoz. Parekatu gabe, baina batez ere, inor ahaztu gabe.

Horrela, web tresna honen bitartez eta Etxetxo Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak garatutako ikerketa eta hedapen jardueren bidez, Lezoko Udalak, tokiko esparrutik, Nazioarteko Eskubidea bete nahi du Giza Eskubideen gaian, bereak eginez EgiaJustizia eta Erreparazioaren oinarriak. Azken finean, talde-oroimenean sartzeko helburuarekin gertatutakoaren egia bilatu eta zabaldu, justizia egin erakunde publikoak garen heinean eta gure baliabideen barruan eta giza eskubide nagusienen urraketak jasan zituztenak erreparatu. Helburu nagusi horiek dira egitasmo honetan konpromiso utziezinak bihurtu direnak.

Proiektuak, gainera, frankismo osoa hartzen du. Diktadura hau ez baitzen II. Mundu Gerrarekin amaitu 1945ean, baizik eta, zoritxarrez, beste hamarkada batzuk luzatu zen. Diskurtso batzuk eta politika ekonomikoa aldatu ahal izan zituzten, baina printzipioak, helburuak eta edozein aldaketa-zantzuren aurrean errepresioa sistematikoki erabiltzea azkeneraino mantendu ziren. Horregatik, Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko 9/2023 Legeak eta Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legeak ezartzen duten bezala, erregimenak gutxienez 1978ra arte iraun zuen, eta diktadura honen biktima guztiek eskubide berberak dituzte gertatutakoa ezagutzeko, justiziara heltzeko eta aitortuak izateko.

KATEGORIZAZIOA

Web-orri honetan identifikatuta agertzen diren biktima guztien kategorizazioa, giza eskubideen nazioarteko zuzenbideak ezarritako irizpideen arabera, funtsezko bermea da lan honetan ez direla biktimak parekatzen.

2019an, Eusko Jaurlaritzak, Bake eta Bizikidetza Idazkaritzaren eta Gogora Institutuaren bitartez, txosten bat argitaratu zuen, non diktadura frankistak egindako giza eskubideen urraketa larriak gizateriaren aurkako krimenak bezala hartzen ziren. Hortik aurrera, Gerra Zibilean eta gerraostean asko erabili den kategorizazioa proposatzen da. Horregatik, irizpide horri jarraiki, webgune honetan identifikatutako biktimek 1936 eta 1959 bitartean jasan zituzten giza eskubideen urraketak, kategorizazio honen arabera definitzen dira:

  1. Gizateriaren aurkako krimena, erailketarena
    • Borrokalariak izan gabe gerran hildakoak
      • Bonbardaketetan
      • Bestelako kasuak
    • Epaiketaz kanpoko exekuzioak
    • Exekuzio sumarisimoak: heriotza-zigorra
      • Euzkadiko Herri Auzitegia
    • Espetxean hildakoak
  2. Gizateriaren aurkako krimena, presoaldiarena edo askatasun fisikoaz gabetzekoa
    • Espetxe zigorra Aginte frankisten Gerra-Kontseilua
    • Gerra-presoak
    • Kontzentrazio-esparruetan sartutakoak
    • Presoak (batzorde sailkatzailea edo beste erakunde batekoak)
    • Langile batailoia
    • Soldadu langileen diziplinazko batailoia
    • Militartutako espetxe-koloniak / Destakamentu penala
    • Delitu arruntak
  3. Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketa
    • Agindu judizial, militar edo gobernu-aginduz jazarriak
      • Zigor ekonomikoak
      • Gaitasungabetze profesionalak
      • Erbesteratzeak
      • Indultuak
      • Ondasunen konfiskazioak
    • Garbiketa batzordeak
      • Irakasleen garbiketa
      • Estatuko, probintziako eta toki-administrazioko garbiketa
    • Erbestealdi behartua
  4. Gizateriaren aurkako krimena, behartutako desagertzearena
    • Zibilak desagertuak
    • Frontean desagertuak
  5. Gerratik ondorioztatutako beste gertaera batzuk heriotza-emaitzarekin
    • Borrokan hildako gudariak eta milizianoak
    • Gerraz kanpoko ekintzetan errepublikanoek eragindako hildakoak
      • Hilketak
      • Euzkadiko Herri Auzitegia
    • Borrokan hildako matxinatuak
    • Gaixotasunagatik hildakoak
  6. Gerratik ondorioztatutako beste gertaera batzu Zaurituak.
    • Frontean zauritua
    • Frontean zauritu Elbarria
    • Borrokalariak izan gabe gerran zaurituak
  7. Torturak, tratu txarrak eta umilazioak
  8. Preso matxinatuak
  9. Desagertutako matxinatuak

Bestalde, 1960tik 1978ra bitarteko urteetarako, euskal erakunde publiko batek orain arte aldi horretarako egindako kategorizazio bakarra erabiltzen da, aipatutako arloko elkarte eta adituek bermatua, eta giza eskubideen urraketen tipologia desberdinen garapen zabala duena. Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015ean egindako kategorizazioari buruz ari gara. Kategorizazio horri esker, gainera, motibazio politikoko indarkeriak eragindako beste sufrimendu batzuk identifika daitezke, giza eskubideen urraketatzat hartzen ez direnak, edo frogarik edo ikerketa sakonik ez dagoelako zehatz-mehatz definitu ezin diren kasuak:

  1. Bizitzarako eskubidearen zapalketa
    • Atentatuak
      • Tiroengatik
      • Lehergailua
      • Pakete bonba
      • Besteak: molotov koktelak, granada-jaurtigailuak, arma zuria..
    • Heriotza-zigorraren aplikazioan. Fusilamenduak
    • Poliziaren zaintzapean
      • Kausa posible bezala torturatuak
      • Tiroak
    • Bahiketak heriotza-emaitzarekin
    • Desagertzeak
    • Ikerketa eta egiaztatze sakonagoa eskatzen duten kasuak
  2. Segurtasun fisiko, psikiko eta moralaren zapalketa
    • Atentatuak eta eraso fisikoak
      • Tiroengatik
      • Lehergailuarengatik (bonba-autoa, bonba-lapa, paquete bonb..)
      • Molotov koktelengatik
      • Besteak: arma zuria, granada-jaurtigailua, beste objeto batzuk
    • Bahiketak
    • Poliziaren zaintzapean/torturak
      • Komisaria eta kuarteletan
      • Espetxeetan
      • Sexu-eraso salaketak poliziaren zaintzapean
    • Legez kanpoko atxiloketak, bahiketak eta eremuetan galdeketak bortizkeria eta mehatxuekin
    • Motibazio politikoak dituzten sexu-bortxaketak
    • Ikerketa eta egiaztatze sakonagoa behar eskatzen duten kasuak
  3. Pertsonen aurkako mehatxu larriak
    • Talde bateko kide izateagatik
    • Mehatxu-erakutsia kaleetan, etxean edo lantokietan
      • Pintadak
      • Telefono-deiak
      • Eskutitza
      • Besteak
  1. Kalte ekonomikoa
    • Kalte baliabideak
      • Eskutitza
        • Igorlea
      • Telefono-deia
      • Pintada eremu publikoan
      • Besteak
    • Balioa
  2. Ondasun materialen aurkako atentatuak
    • Ibilgailuak
    • Etxebizitzak
    • Establezimenduak
    • Erakunde publikoen eraikinak eta ondasun materialak
    • Alderdi politiko, sindikatu, enpresen eta beste erakunde pribatuak
    • Lokalak, baliabideak eta beste eraikin batzuk konfiskatzea frankismoan
    • Beste kasu batzuk
  3. Beste zapalketa batzuk
    • Adierazpen-askatasunerako eskubidea
      • Zentsuratutako argitalpenak
      • Zentsuratutako filmak eta antzezlanak
      • Jazarritako kazetariak
    • Biltzeko eskubidea
    • Elkartaratzeko eta sindikatuetan sartzeko eskubidea
    • Grebarako eskubidea
    • Lan egiteko eskubidea
      • Lanpostutik kanporatzea
      • Nahitasun politikoa duen diskriminazioa edo lanpostutik kanporatzea
    • Manifestaziorako eskubidea
    • Erbestealdia eta deserriratzeak
      • Militarren Estatu-kolpea eta gerra ondoren
      • Poliziaren jazarpenagatik eta torturen beldurragatik
      • ETA-ren eta beste batzuen mehatxuengatik
    • Hautazko atxiloketa
    • Besteak
  4. Beste sufrimenduak
    • Heriotza emaitzarekin
      • Suizidioak
        • Estatuko Segurtasun Indarrak, kalte psikologikoarengatik
        • Espetxeen barruan
        • Preso ohiak eta hirugarren gradua
        • Zapuztutako suizidio-ahaleinak
        • Ikerketa sakonagoa behar duten kasuak
      • Hainbat baldintzatan eta/edo istripuak
        • Polizia erakunde desberdinen edo berdinaren arteko tiroak, ustekabean edo nahasteaz
        • Bide-istripuak espetxeetara bisitan joaterakoan
        • Jazarpen edo armadun liskarrarengatik
        • Maneiatzen ari ziren lehergailuak edo armak eztanda egiterakoan
        • Erbesteratze egoeran hildakoak
        • Beste kasu batzuk
      • Zauriak eta lesioak
        • Estatuko Segurtasun Indarrak bere armengatik
        • Armadun liskarretan, atxilokea bortitzak, kale-istiluak eta karga polizialak
        • Espetxeetara bisitan joaterakoan bide-istripuetan zauritutako pertsonak
      • Nazioarteko estandarren aurkako espetxe-politika (NBEren Gutxieneko Arauak), edo salbuespenezko legeen aplikazioa (1960-1978)

OHARRAK

Web-orri honek 1936tik 1978ra bitarteko errepresio frankistaren ondorioz urraketa larriak jasan zituzten biktimak identifikatzea ahalbidetuko duen oinarrizko tresna izan nahi du, nahiz eta aldi horretan motibazio politikoko indarkeriaren beste biktima batzuetara zabaldu duen bere azterketa-esparrua. Beraz, batez ere identifikazio eta kuantifikazio lana da, dokumentatutako kasuen kontakizunari, azterketari eta balorazio etikoari heltzen ez diena, baina kontsultaren bidez ikerketa historikoan eta memoria historikoa berreskuratzeko politika publikoetan sakontzea ahalbidetuko duena, bai eta diktaduraren biktimen errekonozimendu sozial eta politikoan sakontzea ere.

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana