Sebastián Usabiaga Oyarzabal

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Lezo (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Lezo (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: 1936-07-27
  • Lanbidea: Langilea
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:17 urte 1936an / Etxetxo baserriko bizilaguna

Familia-harremanak:Gurasoak: Francisco eta María / 3 anaia: Domingo, José Agustín eta Crisóstomo Enrique Usabiaga Oyarzabal

Biografia:

Lezoko Etxetxo baserrian jaioa eta bertako bizilaguna. Familia osoa bizi zen baserrian, Francisco eta María gurasoak, eta Domingo, José Agustín, Crisóstomo Enrique eta Sebastián lau anaiak.

José Agustín Usabiaga (1914-1970) izan zen, Etxetxo baserriko familiari eragindako sarraskitik, lau anaien artetik, bizirik gelditu zen bakarra. José Agustín soldaduskan zegoen orduan, Errepublikaren armadan, eta frontera eraman zuten, 22 urterekin.

Egun batzuk ziren erreketeak Errenteria inguruan zebiltzala, Lezorako bidea prestatu nahian. Egun hartan (1936ko uztailak 27), mugimendua sumatu eta babes bila, familia osoa Miura baserrira joatea erabaki zuten Franciscok eta Mariak (Domingok hangoa zuen andregaia).

Goizean abiatu ziren. María eta hiru semeak aurretik joan ziren eta Francisco ganadua etxean sartzen gelditu zen, atzetik joango zelakoan. Ama eta hiru semeak bidean gora ari zirela, Mattejoane eta Miurako bidegurutzean, errekete talde batekin topo egin eta tirokatu egin zituzten. Erreketeak Irundik trenean zetozten, Gabierrotan jaitsi eta Agerretik gora Lezo aldera zihoaztela Etxetxo baserriko familiarekin gurutzatu ziren. Erreketeek tiro egin zieten, inongo kupidarik gabe eta ama-seme batzuk besterik ez zirela axola gabe. Tirokatu eta bertaratu zirenean, baionetaz pasa zituzten lauak.

Felix Arriaga kale-garbitzaileak jaso zituen gero gorpuak eta gurdian hartuta eraman zituen kanposantura. Gertaera gogor horren ondoren Francisco bakarrik gelditu zen baserrian, handik urtebetera José Agustín soldaduskatik itzuli zen arte, ezer jakin gabe.

(Pello Usabiaga Astiz, José Agustín Usabiaga Oyarzabalen eta Nicolasa Astizen semearen testigantzatik abiatuta egindako biografia)

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, erailketarena > Epaiketaz kanpoko exekuzioak

  • Egilea: Errekete Miliziak
  • Tokia: Lezo
  • Data: 1936-07-27
  • Non lurperatua: Lezo

Frogaren elementuak

  • Lezoko Memoria Historikoaren Mapa. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. (Ref. Etxetxo eta Lezoko Udala). - (Besteak).
  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoarenn biktimak Lezon 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-935801-2-4). - (Bibliografia).
  • 1936 Guerra Civil en Euskal Herria. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-95261-48-9). - (Bibliografia).
  • Los crímenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-8136-559-7). - (Bibliografia).
  • Errenteria 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-921394-7-7). - (Bibliografia).
  • Gogoraren zerrendak. Iturria: Gogora datu basea. - (Datu Basea).
  • Erregistroa. Iturria: Lezoko Erregistro Zibila. (Ref. Lezo Nº 24/1936). - (Heriotza-agiria).
  • Ilunpetik argitara. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. - (Prentsa).
  • Erregistroa. Iturria: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. (Ref. San Juan Bautista (Lezo), T. 5 F. 48). - (Sakramentu erregistroa).

Oharrak:
Bere ama eta bi anaiekin batera eraila baserriaren inguruan, Miura baserrira ihes egiten ari zirenean

Frogaren elementuak

  • Lezoko Memoria Historikoaren Mapa. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. (Ref. Etxetxo eta Lezoko Udala). - (Besteak).
  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoarenn biktimak Lezon 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-935801-2-4). - (Bibliografia).
  • 1936 Guerra Civil en Euskal Herria. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-95261-48-9). - (Bibliografia).
  • Los crímenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-8136-559-7). - (Bibliografia).
  • Errenteria 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-921394-7-7). - (Bibliografia).
  • Gogoraren zerrendak. Iturria: Gogora datu basea. - (Datu Basea).
  • Erregistroa. Iturria: Lezoko Erregistro Zibila. (Ref. Lezo Nº 24/1936). - (Heriotza-agiria).
  • Ilunpetik argitara. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. - (Prentsa).
  • Erregistroa. Iturria: Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. (Ref. San Juan Bautista (Lezo), T. 5 F. 48). - (Sakramentu erregistroa).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana