Oharrak:26 urte 1943an
Familia-harremanak:Gurasoak: Fernando eta Vicenta
1917an jaio zen Huescako udalerria den Almudévarren, eta Bartzelonako bizilaguna zen. Fernando eta Vicentaren semea, ezkongabea eta moztailea zen.
Gerraren ondorioz, 1939ko martxotik Alacanteko Kontzentrazio-esparruan zegoen. Urte bereko abenduan Elxera lekualdatu zuten, eta handik, 1940ko maiatzean Huescakora. Sartu eta egun batzuetara Espetxe Arinduaren erregimena eman zioten, baina abuztuan Huescako Kontzentrazio-esparruan sartu arazi zuten berriro, eta 1941eko maiatzaren 28an emandako Baldintzapeko Askatasunarekin atera zen handik.
1941eko abenduaren 4an, Lezoko 94. Soldadu Langileen Diziplina Batailoian sartu zuten, Jaizkibel Kanpalekura. Bi hilabete beranduago, Batailoitik ihes egin zuen eta desertzioa leporatu zioten, Gerra-kontseilu bat eginez. Baina, ihes eginda zagoenez, auzia artxibatuta eta etenda geratzen da, non dagoen jakin arte.
1943an, beste Gerra-kontseilu bat egin zioten, eta oraingoan, lapur-talde baten kide izategatik heriotza-zigorra ezarri zioten, Estatuaren Segurtasunaren aurkako delitua, indar armatuaren aurkako iraina, agintaritzaren aurkako atentatua, armak legez kanpo edukitzea eta esku armatuz egindako lapurretak leporatuta. Azkenik, urte horretan bertan exekutatu zuten, ezarritako zigorra betez.
| Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
|---|---|---|---|
| Alicante Kontzentrazio-esparru egonkorra | Elche Kontzentrazio-esparru egonkorra (Alicante) | 1939-12-24 |
| Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
|---|---|---|---|
| Elche Kontzentrazio-esparru egonkorra (Alicante) | Huesca | 1940-05-17 |
| Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
|---|---|---|---|
| Huesca | 1940-08-17 |
| Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Desertzioa | 1942-02-22 | Lezo (Gipuzkoa) | Aurre Dilijentziak | Gerra-kontseilua | Auzia artxibatzea eta etetea | 1942-11-11 | |||
Oharrak:
Soldadu Langileen Diziplina Batailoian preso zegoen Jaizkibel Kanpalekuan / Diziplina Batailoiatik desertatu ondoren aurkitu ezin izanagatik eteten da auzia
| Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Estatuko segurtasunaren aurkako delitua | 1942-02-22 | Barcelona (Barcelona) | Auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | Heriotza zigorra | 1943-03-24 | |||
Oharrak:
Estatuaren Segurtasunaren aurkako delitua, indar armatuaren aurkako iraina, agintaritzaren aurkako atentatua, armak legez kanpo edukitzea eta esku armatuz egindako lapurretak leporatu zizkioten
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana