Pedro José Lecuona Garmendia

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Lezo (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Lezo (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1917-02-21
  • Heriotza-data: 1939-01-19
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:21 urte 1939an

Familia-harremanak:Gurasoak: José Juan eta Luisa

Biografia:

Lezon jaioa 1917ko otsailaren 21ean eta bertako bizilaguna. Bere gurasoak José Juan eta Luisa ziren eta bazuen gutxienez arreba bat, Francisca.

Erreketeak sartu ziren eguna igandea zen, eta igandetan ohi zuten bezala, bere arreba Errenterian zegoen musika entzuten eta dantzatzen. Erreketeak Errenterira iritsi eta gerra zegoela esaten hasi ziren. Oso gazteak ziren denak, bai erreketeak eta bai dantzaldian zeudenak ere, eta etxera bidali zituzten bertan zeuden guztiak armekin mehatxatuz.

Bere aita, José Juan Lecuona Salaverría, espetxeratu zuten gazteleraz hitz egiteko agindu eta ez zekiela esateagatik, eta Internatzionala abesteagatik. Ondarretako espetxean sartu eta Gerra-kontseilua egin zioten, baina hilabete batzuk baino ez zituen egin eta aske utzi zuten.

Pedro José, ordea, preso sartu zuten salaketa batengatik eta ondoren soldaduska egitera behartu zuten. Bi aukera eman, Irun edo Bartzelona, eta gertu egongo zelakoan Irun aukeratu zuen. Baina matxinatuek Teruelgo frontera eraman zuten behartuta eta bertan hil zen, 1939ko urtarrilaren 19an, 21 urterekin, hilabete zeramanean bertan.

(Francisca Lecuona Garmendia arrebaren testigantzatik abiatuta egindako biografia)

Urraketak

Gerratik ondorioztatutako beste gertaera batzuk heriotza-emaitzarekin > Borrokan hildako matxinatuak

  • Tokia: Teruelgo frontea
  • Data: 1939-01-19

Frogaren elementuak

  • Lezoko Memoria Historikoaren Mapa. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. (Ref. Etxetxo eta Lezoko Udala). - (Besteak).
  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoarenn biktimak Lezon 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-935801-2-4). - (Bibliografia).
  • Gogoraren zerrendak. Iturria: Gogora datu basea. - (Datu Basea).

Oharrak:
Salaketa batengatik preso egon zen espetxean eta ondoren soldaduska egiten ari zenean Teruelgo frontera eramana izan zen indarrean

Frogaren elementuak

  • Lezoko Memoria Historikoaren Mapa. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. (Ref. Etxetxo eta Lezoko Udala). - (Besteak).
  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoarenn biktimak Lezon 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-935801-2-4). - (Bibliografia).
  • Gogoraren zerrendak. Iturria: Gogora datu basea. - (Datu Basea).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana