Oharrak:María Patrocinio Josefa edo Miren / 28 urte 1940an
Familia-harremanak:Gurasoak: Florencio (Pontxio) eta Bárbara / Anai-arrebak: Irene, Regino, Luis, Luke, Elixabete, Koldobike, Polentzi eta Xabin
Lezon jaioa, gurasoak, Indioneko Florencio “Pontxio” Gezala eta Kabitte-Aundiko Barbara Sagarzazu izan ziren. Bederatzi anaia-arrebetan bosgarrena zen. Haurtzaroa herriko beste edozein neska-mutilen antzekoa izan zuen. Eskola nazionaletan egin zituen oinarrizko ikasketak, eta, ondoren, irakaslea egin zen. Etxean, denek zekiten musika, kantariak eta dantzariak ziren guztiak, eta musika-tresna joleak gehienak.
Gerra Zibila iritsi zenean, tropak Oiartzundik sartu ziren Lezora eta familia osoa kanporatua izan zen. Lehenik Donostiatik Bizkaia aldera (Plentzia-Bilbo-Santurtzi-Mundaka). Ondoren bonbardaketak hasi ziren, Durangon lehenik eta Gernikan gero, dena txikituz. Orduan, Jaurlaritzak irakasleekin hitz egitea erabaki zuen, ume guztiekin erbestera joateko prest ote zeuden galdetzeko, eta bide batez, umeak gerratik atera eta salbu jarri. Mirenek baiezkoa eman zuen eta etxeko txikia, Xabin, berarekin eraman zuen. Barku errusiar batean atera ziren Iparraldera (Donibane Garazira), “La Citadèlle” kolonietara abiatuz. Bakoitzari ume talde bana egokitu zitzaien, haur euskaldunak irakasle batekin eta gainontzekoak beste irakasleekin. Mirenek euskaldunak zituen eta 3 urtez egon ziren bertan.
Itzuli zirenean gauzak ez ziren errazak izan, hasiera batetik deserriratua izan baitzen, Salamancan. Hori gutxi ez eta 1941ean, ardura politikoak eragotzita, epaitua izan zen eta zigorra handitu egin zioten. 1.000 pezetako isuna jarri zioten eta erabateko gaitasungabetzea 15 urtez. Hori gutxi balitz, eta kontuan hartuta Salamancan deserriratua zegoela erbestetik itzuli zenetik, deserriratzeko agindua areagotu egin zioten, beste 15 urtez 250 kilometroko erradiotik urrunago.
Mirenek ahizpa raketista zuen eta honi Salamancako pelota-kontratua bukatu zitzaionean, Bartzelonara joan zen jokatzera eta Mirenek ere Bartzelonara joateko eskaria egin zuen baina ukatu egin zioten eta Madrilera joan behar izan zuen beste ahizparengana, eta, azkenik, militar baten alaba zela medio, hauen etxean jarri zen bizitzen.
Oharrak:
Irakasle bezala joan zen umeekin batera eta bere anaia gazteena, Sabin, eraman zuen berarekin
Oharrak:
15 urtez erbestera kondenatua, Lezotik 250 km-ko erradioan bizitzeko debekuarekin. Ondoren Madrilen jarraitu zuen deserriratzea.
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ardura politikoa | Lezo (Gipuzkoa) | Auzia | Erantzukizun Politikoko Auzitegia | 1.000 pezeta | 1941-12-11 | ||||
Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ardura politikoa | Lezo (Gipuzkoa) | Auzia | Erantzukizun Politikoko Auzitegia | 15 urte | 1941-12-11 | ||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana