Florencio Cecilio Gregorio Guezala Sagarzazu

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Lezo (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Pau
  • Jaioteguna: 1919-11-20
  • Heriotza-data: 2008-02-22
  • Lanbidea: Musikaria
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:Florencio Cecilio Gregorio edo Polentzi

Familia-harremanak:Gurasoak: Florencio (Pontxio) eta Bárbara / Anai-arrebak: Irene, Regino, Luis, Luke, Miren, Elixabete, Koldobike eta Sabin / 1960an Parisen Anne M. Bonnax-ekin ezkondu eta 2 seme izan zituzten: Pierre eta Jean Marie

Biografia:

Lezoko Kale Nagusian jaio eta haurtzaroa bertan eman ondoren, gaztaroan 1936ko Gerra Zibilak bete-betean harrapatu eta familiarekin herritik kanpora alde egin beharrean izan ziren; Bizkaira lehenik eta Ipar Euskal Herrira ondoren. Gerra bukatu zenean, atzera herrira itzuli eta zazpi urte luzez soldadutza egitera herritik kanpora (Lizarra, Iruñea, Bartzelona eta Donostiako Loiola)joan behar izan zuen.

Soldadu zegoela, aurretik etxean ikasita zituen joste-lanak egin behar izan zituen agintarien idazkaria zelako, eta lan horietan sakontzeko aukera ere izan zuen, han ezagutu zituen jostun galiziar batzuei esker.

Baina gerra ondoko urteak gogorrak bezain tristeak izan ziren herritar gehienentzat, errepresioa eta zigorra pairatu behar izan zutelako eta hori ere jasan behar izan zuen Polentzik. Berriz herrira itzuli zenerako hamalau urte pasata zeuden, gehienak Bartzelonan hain zuzen.

Behin Lezon kokatuta, Kale Nagusiko Alai Etxen jarri zen bizitzen familia osoa eta bere arreba Lukerekin batera jostun lanak egiten hasi zen. Bederatzi anaia-arreba ziren, zein baino zein musikari hobea, denak abeslari bikainak eta denak musikari eta soinujoleak. Polentzik txistua bihotzean zeraman eta izugarrizko trebezia zuen jotzeko. Gauzak horrela, Pariserako bidea hartu eta txistulari profesionala bilakatu zen, Etorki balletarekin lehenik, eta beste zenbait talderekin gero. Handik aurrera, Paris, Britainia Handia, Alemania, Hungaria… izan ziren haren txistu kontzertuen eta emanaldien lekuko. Txistuaz eta txistuarentzat eman zuen bizitza osoa, euskal kultura mundura zabalduz, eta, nola ez, Lezo baita herriaren izena ere.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Santoña (Cantabria)
  • Data: 1937-xx-xx

Mugimenduak

Jatorri zentroa Helmuga zentroa Irteera data Sarrera data
Santoña (Cantabria) Frantzia

Frogaren elementuak

  • Informazioa. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. - (Besteak).
  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoaren biktimak Lezon 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-935801-2-4). - (Bibliografia).
  • Polentzi Gezala. Iturria: Lezoko Udal Agiritegia. - (Prentsa).
  • Polentzi Gezalaren lehen ehun urteak. Iturria: Internet. - (Prentsa).

Oharrak:
Bere familiarekin batera ihes egin zuen

Frogaren elementuak

  • Informazioa. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. - (Besteak).
  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoaren biktimak Lezon 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-935801-2-4). - (Bibliografia).
  • Polentzi Gezala. Iturria: Lezoko Udal Agiritegia. - (Prentsa).
  • Polentzi Gezalaren lehen ehun urteak. Iturria: Internet. - (Prentsa).
  • Artikulua. Iturria: ARGIA. - (Prentsa).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana