Concepción Inmaculada Luisa Guezala Sagarzazu

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: emakumea
  • Jaioterria: Lezo (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Lezo (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1917-12-07
  • Heriotza-data: 2002-10-17
  • Lanbidea: Erraketista
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:Concepción Inmaculada Luisa edo Sorne Garbiñe Koldobike / 1938-1953 bitartean erraketista profesionala izan zen

Familia-harremanak:Gurasoak: Florencio (Pontxio) eta Bárbara / Anai-arrebak: Irene, Regino, Luis, Luke, Miren, Elixabete, Polentzi eta Sabin

Biografia:

Lezoko Kale Nagusian jaioa, gurasoak, Indioneko Florencio “Pontxio” Gezala eta Kabitte-Aundiko Barbara Sagarzazu izan ziren. Bederatzi anaia-arrebetan zazpigarrena zen. Haurtzaroa herriko beste edozein neska-mutilen antzekoa izan zuen. Hasieran eskola nazionaletara joan zen oinarrizko ikasketak egitera, eta ikasketetan etxeko senide zaharragoen laguntza izan zuelako, irakurtzen zekiela hasi zen eskolan. Etxean, denek zekiten musika, kantariak eta dantzariak ziren guztiak, eta musika-tresna joleak gehienak. Erraketista, ordea, bera bakarra.

Oinarrizko ikasketak burutu eta 15 urte betetzear zituela, bere ahizpa Mireni (Lezoko gerraurreko lehen ikastolaren sortzailea) eskolan laguntzen zion ikasleei irakurtzen eta idazten irakasten eta gero, beste ahizpei ere josten laguntzen zien, Gerra Zibila sortu eta familia osoa ihes egin beharrean aurkitu zen arte.

Lehenik Bilbora, ondoren Santanderra eta gero 1938an Salamancan bukatu zuen. Bertako frontoian sartu eta afizioa areagotzearekin batera partiduak jokatzen hasi zen, sekulako erakustaldiak eginez. Gezala jaiotako urte berean sortu zuten emakume erraketisten jokoa, 1917ko urtarrilaren 4an. Berak zionez, nerabezarora iritsitakoan erabaki zuen pilotari izan nahi zuela. 1938an kantxaratu zen eta 1953ra arte ekin zion erraketista ibilbideari. Salamanca, Logroño, Donostia, Santa Cruz (Tenerifekoa), Las Palmas (Kanaria Handikoa), Valentzia eta Bartzelona bezalako frontoietan jokatu zuen. Bartzelonan bertan zazpi frontoi omen ziren emakumeentzat soilik. Beti neskak nesken aurka jokatuz. Azkenik, fama eta esfortzuaren eraginez, gaixotu eta 1953an 36 urte betetzear zelarik dena bertan behera utzi eta erretiroa hartu beharrean aurkitu zen.

Emakume kirolari aitzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria denbora baterako utzi eta lanera alde egin zutenak.

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Santoña (Cantabria)
  • Data: 1937-xx-xx

Frogaren elementuak

  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoaren biktimak Lezon 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-935801-2-4). - (Bibliografia).
  • Artikulua. Iturria: Lezoko Udal Agiritegia. - (Prentsa).

Oharrak:
Bere familiarekin batera ihes egin zuen

Frogaren elementuak

  • Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoaren biktimak Lezon 1936-1945. Iturria: Bibliografia. (Ref. ISBN: 978-84-935801-2-4). - (Bibliografia).
  • Artikulua. Iturria: Lezoko Udal Agiritegia. - (Prentsa).
  • Efemerideak. Iturria: Internet. - (Web esteka).
  • Raketistak. Iturria: Internet. - (Web esteka).
  • Artikulua. Iturria: Internet. - (Web esteka).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana