Oharrak:10 urte 1936an / Gerrako umea
Familia-harremanak:Gurasoak: José eta María Trinidad / Anai-arrebak: María Ángeles, Luciano, Ignacio eta María Coro
Gerrak iraun zuen urteetan, Tomasak eta bere familiak Santanderrera alde egin behar izan zuten, eta ondoren Frantziara; izan ere, ama, Maria andrea, mundu guztiak ezagutzen zuen bezala, errepublikarra zen.
Erbestetik itzultzean, ama Eskabetxerian hasi zen lanean, eta, orduan arduradun zegoenak, amari ordaintzeko garaian, ez zion zegokiona ematen. Ama, halako bidegabekeriarik jasateko prest ez zegoenez, zuzenean joan zen Eskabetxeriako nagusiarekin hitz egitera, eta azken horrek arrazoia eman zion. Antza denez, arduradunari kargu hartu zion, eta egun batean Tomasaren ama atxilotu eta espetxera eraman zuten, zergatia jakin gabe. Amak familiako haur txikiena eraman zuen berarekin, eta gainerako seme-alabak familia ezberdinetan banatu zituzten espetxean egon zen bitartean.
Urtebete igaro zen horrela, harik eta egun batean esan zioten arte, espetxeratzearen arrazoiak jakin nahi bazituen, salatzaileari aurre egin beharko ziola. Amak baietz erantzun zien. Eta horrela iritsi zen aurrez aurrekoaren eguna, eta salatzailea ez zen agertu, eta orduan jakin zuen salatzailea bere arduraduna izandakoa zela. Baina aurrez aurrekoa egin ez zenez, aske utzi zuten espetxeratu eta urtebetera.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana