Oharrak:10 urte 1937an / Gerrako umea
Familia-harremanak:Gurasoak: Eugenio García eta Carolina Díaz Asúa / Anai-arrebak: José María eta María Teresa
1936an Reginok hamar urte zituen, eta gerra betean, Santanderrera joan ziren senide batzuen etxera. Bilbo ebakuatzen hasi zirenean, handik gutxira, Ribadesellara joan ziren.
Ribadesellan, ikazkin ontzi ingeles batean ontziratu ziren, Bordelera (Frantzia) bidean. Handik, berehala, Romansera eraman zituzten, Frantziako herri batera, eta han igaro zuten denbora pixka bat, baina handik Montélimarrera eraman zituzten berriro. Han denbora bat zeramatenean, egun batean esan zieten ezin zutela gehiago geratu. “Francoren Espainiara edo Negrinen Espainiara” joan behar zutela. Bigarren aukera hartu eta Bartzelonara joan ziren.
Bartzelona erori zenean, Blanesen zeuden, berriro Frantziara ebakuatzeko asmotan. Baina gauez zubiak bonbardatu eta behera bota zituzten, eta ezin izan zuten irten. Merkantzia-trenetan ekarri zituzten Donostiara, eta iritsi zirenean, bertan utzitako ezer geratzen ez zela ikusi zuten, ez zutela non lo egin ere. Orduan, Insaustiko Manolita Ormaburuk hartu zituen. Manolitaren senarra fusilatu egin zuten, eta berak aterpea eta janaria eman zien.
Oharrak:
Santanderretik, Bilbotik eta Ribadesellatik pasa zen, eta handik ikatz-ontzi batean Bordelera. Bordeletik Romansera pasa zen eta azkenik Montelimar-era. Azkenean etxera iztuli zen Bartzelonatik.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana