Oharrak:Peliar baserrian jaioa
Familia-harremanak:Gurasoak: José Joaquín eta Teresa / Ondoren, 1947an, Teresa Urroz Tellechearekin ezkondu zen eta 3 seme-alaba izan zituzten: María Luisa, Juan María eta María Carmen Urquizu Urroz
1914ko abuztuaren 22an Lezoko Peliar baserrian jaio zen. José Joaquín eta Teresaren semea. 1947an Teresa Urroz Tellechearekin ezkondu eta 3 seme-alaben (María Luisa, Juan María eta María Carmen) aita.
José Cruz eta bere lagunak ziren inguruko baserritar gazte batzuk, frontera eramanak izateko beldurrez, Jaizkibelen ezkutatu ziren, ahuntz-zulo batean, ardi zaharra jaten bizirauteko. Baina, handik Pasai Donibanera jaitsi omen ziren, itsasontziz ihes egiteko asmoarekin, eta hantxe harrapatu zituzten eta Teruelgo frontera behartuta eraman.
Bere anaia Gregorio, 1911ko ekainaren 8an jaioa, eta 1960an Josefa Lecuona Sagardiarekin ezkondua, frontera behartuta eraman zuten ere. 2002ko uztailaren 9an Lezon hil zen.
Batailoi desberdinetan sakabanatu zituzten lagunak, ordea. José Cruzekin batera Urrulloko Luis Zabaleta egon omen zen fronte berean.
Frontetik ekarri zutenean, Jaizkibelen egon zen preso Langile Batailoi batean, lan behartuak egiten, pinuak aldatu eta bestelako lanak.
Zoritxarrez, frontetik hotzeri sendaezinarekin itzuli zen. 2006ko otsailaren 20an hil zen Peliarren.
Biografia hau José Cruzen alaba den Mari Carmeni esker idatzi ahal izan da (“Zigortuak. Ilunpetik argitara. Frankismoaren biktimak Lezon 1936-1945” liburutik aterata).
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana