Oharrak:46 urte 1937an
Familia-harremanak:Gurasoak: Antonio eta Isabel / Emaztea: Cecilia / 2 seme-alaba
Errenterian jaioa. Lezon bizi zen eta nekazaria zen ogibidez. Nazionalista zen eta baita Batzokiko bazkidea ere gerra aurretik. Ceciliarekin ezkondua zegoen eta bi seme-alaba zituzten.
1937an, 46 urterekin, Urgentziazko Sumarisimoan epaitu zuten Donostian, matxinada militarra egotzita. Besteak beste, eskuindarrak trintxerak egitera behartzea leporatu zioten eta herrian zehar miliziano bezala armaturik joatea. Ez zuen Lezotik ihes egin eta 1937ko urrian Ondarretan espetxeratu zuten. 1938ko uztailaren 20an egin zen epaiketa eta 12 urte eta egun bateko espetxealdia ezarri zioten zigor bezala. Ondarretako espetxean egoteaz gain, Vigon ( Upo Mendin eta Camposancoseko espetxeetan) ere bete zuen zigorra.
Hori gutxi ez eta 1941ean, Iruñako Erantzukizun Politikoen Auzitegiak 100 pezetako isuna ezarri zion.
| Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Matxinada militarrari laguntza | Lezo (Gipuzkoa) | Larrialdiko auzitaratze sumarisimoa militarra (gerra-kontseilua) | Gerra-kontseilua | 12 urte, 1 egun | 1938-07-20 | 8 urte | 1940-04-29 | ||
| Jatorri zentroa | Helmuga zentroa | Irteera data | Sarrera data |
|---|---|---|---|
| Donostia Espetxe Probintziala (Ondarreta) | Redondelako Espetxea |
| Delitua | Data | Tokia | Prozesamendua | Igorlea | Kondena | Epaiaren data | Kondena kommutatua | Kommutazio data | Oharrak |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Ardura politikoa | Lezo (Gipuzkoa) | Auzia | Erantzukizun Politikoen Eskualdeko Auzitegia | 100 pezeta | 1941-06-17 | ||||
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana