Emilio Guezala Aramburu

  • Egoera zibila: viudo/a
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Lezo (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Lezo (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: ez dago erabilgarri
  • Heriotza-data: 1976-03-01
  • Lanbidea: Albaitaria
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:49 urte zituen hil zenean.

Familia-harremanak:Gurasoak: Hipólito Guezala Isasa eta Juana Aranburu / Anaia: Román / Seme-alabak: Juana María, María Arantxa, María Elena, María Eugenia eta Emilio.

Biografia:

Emilio Guezala Aramburuk 49 urte zituen eta Lezon bizi zen, laurogeitaka urteko amarekin eta bost seme-alabekin batera. Lau urte zeramatzan alargun, eta ikuskatzaile gisa lan egiten zuen Donostia-Hondarribia hiriarteko autobus-linean. Enpresa horretan ere lotura sindikal gisa aritzen zen. Lehenago, albaitari lanetan aritu zen Errenterian, hamarkada bat baino gehiagoz.

1976ko martxoaren 1ean, Emilio tirokatu egin zuten Lezoko Martxel tabernatik ateratzen ari zela, bere lehengusu Fernando Intxaurrandieta Lizarazurekin batera. Hainbat pertsonak tiro egin zieten biei martxan zegoen ibilgailu batetik. Emiliok zortzi tiro jaso zituen eta berehala hil zen; lehengusua hanka batean zauritu zen.

Bost egun geroago, ETAk bere gain hartu zuen atentatua.

Kasuaren ikerketak hainbat atxiloketa eta auzipetze eragin zituen. Guztira, hamaika pertsona auzipetu zituzten ustezko inplikazioagatik: hiru egile material gisa, eta gainerakoak lankidetza, estalketa edo laguntza logistikoagatik. Hala ere, auzipetu guztiak aske geratu ziren 1977ko Amnistia Legea onartu ondoren. Beraz, kasua argitu gabe geratu zen.

Urraketak

Bizitzarako eskubidearen zapalketa > Atentatuak > Tiroengatik

  • Egilea: ETA
  • Tokia: Ibaiondo
  • Data: 1976-03-01
  • Non lurperatua: Lezo
  • Fecha enterramiento: 1976-03-02

Frogaren elementuak

Oharrak:
Fernando Intxaunderreta lehengusuarekin Lezon paseatzen ari zela, auto batetik tiro egin zieten. Emilio hil egin zuten eta Fernando hankan zauritu zuten.

Frogaren elementuak

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana