Oharrak:Navalazen jaioa (Logroño) / 54 urte 1949an
Navalazen jaioa (Logroño), Lezon bizi zen eta bertako irakaslea zen. Matxinatuak Lezon sartu zirenean, Bilbora eraman zuten eta Eusko Jaurlaritzak ordezko irakaslea izendatu zuen Portugaleten (Bizkaia). Tarte horretan, agintari frankistek arazketa espedientea ireki zioten eta 1937ko martxoaren 9ko agindu baten bitartez, zerbitzutik behin betiko baztertu zuten eta irakasle kargua kendu zioten.
Lezoko Batzorde Marxistako kide izatea, erlijio betebeharrak ez betetzea, eskola utzi eta Zona Nazionaletik ihes egin izana leporatu zioten.
Frantziara Bermeotik atera zen (Bizkaia) beste irakasle batzuekin batera, 450 haur errefuxiatuen espedizio batean parte hartuz. Irakasle izan zen haur errefuxiatuen kanpalekuetan 1939ko urrira arte. Parisen egoitza zuen haur ebakuatuen Ordezkaritzaren arabera, 1941ean Gipuzkoara itzuli zen. 1949an bere zigorra berrikustea eskatu zuen eta 1963ko urriaren 30ean bere postua berreskuratu zuen.
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana