José María García Díaz

  • Egoera zibila: ezkongabe
  • Sexua: gizona
  • Jaioterria: Lezo (Gipuzkoa)
  • Bizitokia: Lezo (Gipuzkoa)
  • Jaioteguna: 1922-04-17
  • Heriotza-data: ez dago erabilgarri
  • Lanbidea: ez dago erabilgarri
  • Rola: ez dago erabilgarri
  • Antolaketa politikoa: ez dago erabilgarri

Oharrak:15 urte 1937an / Gerrako umea

Familia-harremanak:Gurasoak: Eugenio García eta Carolina Díaz Asúa / Anai-arrebak: Regino eta María Teresa

Biografia:

1922ko apirilaren 17an jaio zen Lezoko Altzate baserrian, eta Jauregialden bizi zen gerraren hasieran. Familia osatzen zuten gurasoek, Eugenio eta Carolinak, eta hiru seme-alabek, Jose Maria, Regino eta Maria Teresak.

Familia errepublikar bateko semea, gerra hastean Lezon bizitzen jarraitzen zuten, baina erreketeek Usabiaga familia ia osoa hil ondoren (Etxetxo baserria), alde egitea erabaki zuten. Manuel Acha “Aserraderos de Acha” enpresako buruak trenera eraman zituen autoan, eta irteteko zorian zegoela iritsi ziren.

Bilbora ebakuatu zituzten eta ondoren Torrelavegara (Kantabria), Eusko Jaurlaritzak Solaresera (Kantabria) errefuxiatu gisa pasatzeko eskatu zien arte, Euskadiren eskubideak ez galtzeko. Izebak Sardineron (Santander) zeuden errefuxiatuta, eta bisitan joaten zitzaizkien lehengusuekin hondartzan jolastu ahal izateko, gerraontziak iristen hasi eta korrika alde egin behar izan zuten arte. “España” korazatuaren hondoratzearen lekuko izan ziren.

Bartzelonara joateko agindu zieten itsasontzi ingeles batean, "Strambourgh" itsasontzian, baina Pasaia parean Francoren bi ontzi irten ziren, "Cervera" eta "Canarias", eta Pasaiako portuan sartzera behartzen saiatu ziren. Ezin izan zituzten geldiarazi, zeren kapitaina denbora irabazten ari zen bitartean, telegrafista Ingalaterrako ontziteriari deika ari baitzitzaion. Hauek laguntzera etorri eta ontziak erasotu zituzten.

Bordelera abiatu ziren, Bordeletik Pontmarrera eta Pontmarretik Romainera. Une horretan, familia Frantzian utzita, haiengandik banandu eta Bartzelonara joatea erabaki zuen, eta armada errepublikarrean izena ematea gerra amaitu arte. Segreko hondamendiaren ondoren, bakarrik joan zen Frantziara, 1941ean itzuli zen arte.

Erbesteratzeaz gain, arpilatzeak jasan zituzten Lezoko beren etxean, mespretxuak, atxiloketak Eugenio bere aitak jasan zituen salaketa faltsuengatik.

Ondoren, Jose Maria Emilia Saez Zubianekin ezkondu zen, eta lau alabaren aita izan zen: Amparo, Rosa, Maria Angeles (hila) eta Maria Angeles.

(Zigortuak Ilunpetik Argitara liburuan argitaratutako testigasntzatik ataratako laburpena)

Urraketak

Gizateriaren aurkako krimena, pertsekuzioarena: garbiketak > Erbestealdi behartua

  • Egilea: Altxatutako bandoa
  • Tokia: Frantzia
  • Data: 1937-xx-xx

Frogaren elementuak

Frogaren elementuak

  • Informazioa. Iturria: Etxetxo-Lezoko Memoria Historikoaren Taldea. - (Familiaren dokumentazioa).
  • Fitxa. Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia. - (Fitxa).
  • Fitxa. Iturria: Memoria Historikoaren Zentro Dokumentala. - (Fitxa politiko-soziala).

Testigantzarik edo dokumenturik gehitu dezakezu?

Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.

Harremana