Oharrak:ez dago erabilgarri
Familia-harremanak:Emaztea: Restituta Hualde / 4 seme-alaba: José Luis, Cristina, Juan Cruz eta Luis Fernando
Durangon (Bizkaia) jaioa 1921eko abenduaren 14an. Hiru urterekin etorri zen Lezora familia guztiarekin batera, aitak bertan lan egiten zuelako. Gerra hasterakoan, Bilbora itzuli ziren, Eustaquio ezik, Durangon geratu zela. Bost anaia ziren: Teodoro, Federico, Pablo, Eduardo eta Eustaquio (gazteena).
Durangoko bonbardaketa hasi zenean 17 urte bete gabe zituen, anaiak frontean zeuden eta aita Durangoko bonbardaketan fusilatu zuten, kanposantuko hormaren aurrean. Durangon zeuden atzerriratuak eta Eustaquio frontoian zegoen pilotan lagunekin bonbardaketa hasi zenean. Beste bi lagunekin batera ezkutatu zen eta plazara iristerakoan egindako sarraskia ikusi zuten. Eta baita bere aita nola hiltzen zuten ere.
17 urte betetzeko zituela izena eman zuen “boluntario” gisa gerrara joateko, Itxarkundia Batailoian, bertan Zulatzaileen taldera bidali zuten. Durangotik abiatu ziren frontera lubakiak egitera: Elorrio, Elgeta, Kanpazar inguruko mendiak. Ondoren Otxandiora, bertan sei hilabete edo pasa zituzten, eta halako batean, Gasteizera doan bidea moztu zutenean, beste berri bat egin behar izan zuten. Lubakiak egiten jarraitu zuten: Anboto, Elgeta, Sollube, Gorbeia, … atzera egiteko deia jaso zuten arte.
Otxandiotik Santanderra joan eta errepide guztiak moztuak zeudenez, Santoñara joateko agindua jaso zuten, han itsasontziak zain zituztelakoan. Santoñan denbora luzez egon ondoren, abertzaleen buruek eta italiarrek akordio bat adostu eta sinatu ondoren, preso hartu zituzten. Laredora oinez itzuli eta futbol zelaian sartu zituzten, baina denontzat lekurik ez zegoenez, kontserba-fabriken pabiloitan sartu zituzten.
Laredotik Burgoseko San Pedro de Cardeñara eraman zituzten, eta handik Mirandako Kontzentrazio-esparrura, baina lekurik ez zegoenez, berriro buelta San Pedro de Cardeñara. Pabiloi batean sartu zituzten eta errepideak egiten jardun zuten.
Bitartean, ama Lezora itzuli eta bakarrik zegoen, seme guztiak preso. Hiru urteren buruan edo, Durangoko ezagunen bat zela medio, askatu egin zuten eta Lezora itzuli zen. Astero Errenteriako guardia zibiletara joan behar izan zuen. Baina zigorrak gero ere jarraitu zuen, ez zuelako lanik lortzen. Azkenean, Trintxerpera joaten hasi zen eta itsasontzietako galdarak konpontzen hasi zen lanean.
(Zigortuak Ilunpetik Argitara liburuan argitaratutako testigantzatik ateratako laburpena)
Oharrak:
Laredo, Miranda de Ebro eta Burgosko espetxeetatik pasa zen
Webgune honen edukiak zuzendu edo gehitu nahi badituzu gurekin harremanetan jar zaitezke. Proiektu hau zure laguntza gabe ezinezkoa izango litzateke.
Harremana